Ir al contenido principal

Argudio-testua. Ebaluazioa.



Sopelako institutuko Marilu Arranz naiz eta jarraian adieraziko dudana B1 UBIDEAri dagokion 1. moduluaren zereginaren azalpena da. 
    
    Aukeratuko dudan konpetentzia Euskara eta Literatura Curriculumetik hartua da, 5.a da, eta honi lotutako 5.1 ebaluazio-irizpidea. 5.1 irizpideak honela dio:






    4.mailako ikasleek 3.ebaluazioan, izango duten helburua argudio-testu, iritzi-testu bat ekoiztea izango da.

    Ebaluazioa konpetentziala den aldetik, lanari ekin baino lehen, diagnosiari ekingo diogu. Hasierako ebaluazioa ezinbesteko urratsa baita. ikasleen aurrezagutzak balioesteko Mentimeter tresna digital bidez iritzia hitzaren gainean zer dakiten jasoko dugu.


    Mentimeterrean bildu ditugun hitzak oinarri hartuta, nabarmenak azalduko ditugu, talde handian. Honela egiaztatuko dugu ikasle guztiek badakitela zer testu mota landuko dugun.


    Ebaluazio formatiboaren gakoa hezitzailea izatea da. Irakasleok ebidentzien bidez ikasleengandik jasotzen dugun informazioa ikasle baten ikaskuntza objektiboa ahalbidetzen du. Espezifikoa eta irizpide batekin konparatua-nik argudio-testua lantzeko aukeratu dudana- izan behar du; eta beti ikasle partikular baten lanari erantzunez. Egindako aurrerapenari buruzko hausnarketa sustatzen du, eta, horrela, irizpide hori lortzeko bidea ematen du.


    Zehaztu behar da ebaluazio formatiboa ikasleak prozesuan inplikatzen direnean baino ez dela eraginkorra. Hori gerta dadin, guk, hezitzaile garen aldetik, gogoratu behar dugu motibazioa eta autoestimua funtsezko eraginak direla ikaskuntzan.


    Hirugarren ebaluazioan landuko dugun argudio-testuaren kasuan, prozesu hori egiteko beharrezkoak diren urratsak daude.

Adibidez:

  • Sarrera ona sortzea
  • Argudio nagusiak ezartzea
  • Esaldi sinesgarriak sortzea
  • Ebidentziak adieraztea
  • Modu eraginkorrean amaitzea

Urrats horietako bakoitza klase-sekuentzia batean egingo dugu. Garrantzitsua da urratsen ordena planifikatzea, honek ebaluazioan eragin handia du eta. Adibide honetan, ez dirudi oso logikoa denik sarreratik hastea, aurretik funtsezko argudioak landu gabe. Horregatik, ikasle bakoitzak progresio-eredua eta espero diren hurrengo urratsak ulertu behar ditu, eta norbera bere burua ebaluatzeko eta nola hobetu ulertzeko beharrezko konfiantza ere izan behar du, ikaskuntza denborarekin gertatzen dela ulertuta. Horrez gain, ezinbestekoa da ikasleek ere akatsak komunak direla eta ikaskuntzaren gakoa direla ulertzea (atzeraelikadurak garrantzia handia hartzen du honetan).

Ebaluazio sumatiboari bere lekua emanez, jarraian, jakinaraziko zaie ikasleei zer hartuko dugun kontuan. Ikasturtean zehar jorratutako testuen ezaugarriak baloratuko ditugula eta zelan ebaluatuko ditugula zehaztuko zaie.

Honetarako ebaluazio guztietan idatzizko adierazpenak balioesteko taula eta testu mota honi dagokion kontrol-zerrenda azalduko zaizkie. Tresna biak ikasturtean zehar erabilitakoak dira. Oraingo honetan kontrol-zerrendak badakartza argudio testuari dagozkion ezaugarriak eta itemak. (Aipatutako tresnak aurkezpenaren 2.orrialdean estekatuta daude.)

Ikasleek testuaren azken emaitza entregatu aurretik tresna biak erabiliko dituzte.

Testuak bi urratsetan zuzenduko ditugu.

Hau da, banakako audio bidezko atzeraelikadura egin eta gero, ikasleek testua hobetzeko aukera izango dute, banaka eta, azkenik, binaka, koebaluazioa egiteko tresna baliatuko dute (ebaluazio kooperatiboa).

Comentarios